XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ohol gudroituz egina zegoen eta zirriztuetatik haizea sartzen zitzaion.

Orain dena traste zaharrez beterik zegoen.

Eskilarak, upelak, eta auto zahar bat ere bazegoen bertan.

Keesek suila bete ur atera zuen ibaitik, ostikada batez ireki zuen ate kirrinkaria eta barrura sartu zen.

Barneko argi lausotuari atsegina iritzi zion eta oholen artetik sartzen ziren eguzki-izpien jokuari begira gogara egon zen.

Dena mugimenduan zegoela ematen zuen, lurraren zola haustuan dantzan ari ziren eguzki-izpilak *eguzki izpilak: argiunetxoak.

Horrela, lehendabizi traste guztiak kanpora atera nahi zituen, Gerden amonak egin zuen bezala, eta ondoren parrastaka hura zoko-moko guztietan isuri.

Laster zabaldu eta busti zuen urak zola, lurreko hautsetan sugeen modura mugitzen ziren errekatxoak eratuz.

Keesek hartu zuen beste suilkada bat ur eta beste bat eta beste bat.

Baina bapatean gogoak alde egin zion.

Kanpoan zuhaitz-mokor baten gainean eseri eta ibaiari begira jarri zen, urak, belarra, gladioloak, kalak eta kainaberak nola mugitzen zituen ikusteko.

Pentsatzen zuen zeinen atsegina izan behar zuen etxe batean bizitzea, hirian esaterako.

Ez, ez zuen izan behar hainbeste.

Pentsa, bestela, zenbat gauzari uko egin behar zaien hirian!.

Ez, ez zukeen exertxogatik ere nahiko.

Baina bai etxetxo bat ibaian.

Han goian besteen artean, zubiaren ondoan, aurrekaldean zeukan hegian eraikia, eta nondik hain ikusmira politak bait zeuden sahatsetara.

Ganbaratik Amsterdamerainokoa ageri zen.

Pentsa zer litzatekeen gela askotako etxe bat, zola handia eta bainugela batekin! Lorategia inguruan eta garajea bizikletentzat.

Bertan, gainera, zurgin-aulki bat ezarriko zukeen...